arquia/ikerketa ataleko albisteak


2017AN NEW YORKEN IKERTZEKO III. BEKAREN ENTREGA-EKITALDIA

06 JULIO 2017 / IKERKETA

2017an New Yorken ikertzeko bekaren III. deialdia, Arquia Fundazioak eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak sustatua, 2017ko maiatzaren 5ean itxi zen, guztira 35 ikerlan jaso ondoren. Uztailaren 5ean, Ángela Juarranz Serrano arkitektoari beka emateko ekitaldia izan da.

New Yorken ikertzeko bekaren hirugarren edizioko epaimahaia —kideak: Fernando de Terán (San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren zuzendaria), Sol Candela Alcover (Arquia Fundazioaren patroia), Juan Navarro Baldeweg (arkitektoa, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko numerarioa) eta Gerardo García-Ventosa (Arquia Fundazioko zuzendaria)— 2017ko ekainaren 9an bildu zen Arquiaren Madrilgo egoitzan.

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 2017an New Yorken ikertzeko beka MAGETen titulatutako Ángela Juarranz Serranoren The New York Factory.Estrategia arkitektonikoen laborategia. 1960-gaur proiektuari. Halaber, Marta López Marcos arkitektoaren Leftovers. Exploring the byproducts of the grid proiektua hautatu zuten ordezko gisa, eta aipamen hauek egin zituen: Aro digitalean bizitzea. New York hirirako lankidetza-ereduak, Lucía de Molina Benavides; Olivia Russell Sagetik Jane Jacobsera: emakumeak nazioarteko hirigintza sareetan , María Cristina García González; Esperientziaren arkitektura. Espazioaren didaktikaren alde, Queralt Garriga Gimeno; eta John Cage, ez-arkitekturaren ez-musika, Miguel Guerra Mirón.

Proiektu irabazlea, Ángela Juarranzen The New York Factory. Estrategia arkitektonikoen laborategia. 1960-gaur, bere doktoretza-tesiaren parte da: Architectural Strategies in the Art and Technology Assembly after the Happening. Gizartearen zerbitzura dagoen aurrerakunde teknologikoa eta sormenezko lana bateratuz sortutako ikerketa teoriko-praktikoa da tesi hori, eta, New Yorken kasuan, mundu garaikidean eboluzionatzeko estrategia arkitektonikoen laborategi bat irudikatzen du.

Fernando de Terán, Errege Akademiako zuzendariak, eta Javier Navarro Martínezek, Arquia Fundazioko presidenteak, eman diote beka Ángela Juarranz arkitektoari, uztailaren 5ean Akademian egindako entrega-ekitaldian.

 

mi área privada